Urriaren 24tik 25erako goizaldean, 03:00etan 02:00ak izanen dira

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 23a, 20:00
Igandetik aurrera, ordubete lehenago argituko du eta ordubete lehenago ilundu.

Urtero sasoi honetan gertatzen den bezala, udazkenarekin batera, ordulariak ordubete atzeratu eta neguko ordutegira egokitzeko momentua iritsiko da.

Ordu aldaketa urriko azken igandean (urriak 25) izanen da. Ordulariak ordubete atzeratu beharko dira, neguko ordutegira egokitzeko, eta 03:00etan 02:00ak izanen dira. Horrela, igandeak 25 ordu izango ditu.

Europar Batasunean, ordutegi aldaketa urtean bitan (martxoko eta urriko azken igandeetan) egitea erabaki zuten agintariek 2001ean. Araudi hori EBko kide diren herrialde guztietan aplikatu behar da nahitaez, eta energia aurreztea eta argi naturala aprobetxatzea du helburu.

Urriaren 25ean ordu aldaketa egingo bada ere, 2021etik aurrera ordu aldaketa horiek kentzea aztertzen ari dira Europako Parlamentuan.

Europako herrialdeek 2020ko apirilera arteko epea dute udako ordutegiarekin edo neguko ordutegiarekin geratuko diren erabakitzeko. Lehen aukera aukeratzen badute, azken ordu aldaketa 2021eko martxoan izanen da; bigarrena hautatzen dutenentzat, berriz, 2021eko urrikoa izanen da azkena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun