Nafarroako Gobernuaren Kultura Departamentuak 87 herri diruz lagunduko ditu

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 22a, 15:00
Eskualdean, Bera, Lesaka, Baztan, Goizueta eta Doneztebek hartuko dute dirulaguntza. Irudian Goizueta herria.

Nafarroako Gobernuak 1.209.000 euroko dirulaguntzak Artea eta Kultura 2020 eta Udal Platea programen barruan. Dirulaguntza honen onuradun 87 herri izanen dira.

Deialdien bitartez, jarduera artistikoak eta kulturalak sustatu nahi dira. Bi dirulaguntza deialdi dira:

Artea eta Kultura 2020

Deialdi honen irizpideen arabera,  40.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietako jarduera kulturalak zuzenean kudeatzen dituzten erakunde edo entitateek eskuratu ahal izanen dituzte laguntzak.

Eskualdean, dirulaguntza hau: Baztan, Bera, Doneztebe, Goizueta eta Lesaka herriek lortu dute.

Tokiko Udal Platea

Ekimen honen baitan arte eszenikoen eta musikalen ikuskizun profesionalen programazioa, eta arte eszenikoetako nahiz musikaletako profesionalak kontratatzea sustatuko da.

Eskualdean Berak eta Lesakak 40.000 eurora bitarteko dirulaguntza eskuratu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun