Xilaba txapelketako bigarren final hereneko saioa izanen dute larunbatean Sohütan

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 21a, 20:00

Beñat Larory gai emailearen erranetara arituko dira bertsolariak.

Larunbatean jokatuko da Xilaba txapelketaren bigarren final hereneko saioa. Sohütako baliatze anitzeko gelan izanen da 17:00etan. Arrazoi pertsonalengatik Maddalen Arzallus Antia bertsolaria ez da bertan izanen eta haren lekua Mizel Mateok beteko du.

Parte-hartzaileak: Maddi Sarasua Laskarai, Egoitz Zelaia, Maindi Murua Berra, Iker Altuna, Elixabet Etxandi Goienetxe, eta Mizel Mateo izanen dira.

Saiorako sarrerak Sohütako baliatze anitzeko gelan egunean berean eskuratu ahal izanen dira 16:00etatik. Covid-19aren ondorioz, entzuleek osasun neurriak zorrozki jarraitu beharko dituzte, hots, eskuak bertan garbitzea, maskara une oro soinean izatea eta antolatzaileek errandakoa betetzea (distantzia, zentzu bakarreko ibilbidea…)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun