Mendialdeko landa eremuko emakumeek egutegia egin nahi dute

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 20a, 17:00

Urriaren 15ean mendialdeko emakume baserritarren topagunea egin zuten Leitzako Atekabeltzen.

Urriaren 15ean mendialdeko emakume baserritarren topagunea egin zuten Leitzan eta bertan, azaroan tailer bat eta hurrengo urteko egutegi bat egitea erabaki zuten. Egutegia egin ahal izateko argazkiak bildu nahi dituzte. 

Egutegiaren helburua landa eremuko emakumeen bizitza eta egiten den lana ezagutaraztea da. Honetarako, landa eremuko emakumeak beraien zereginetan agertzen diren argazkiak bidaltzeko deialdia zabaldu dute. Artzaintzan (gazta, artile mozketa...), abeltzaintzan, baratzeko jardunetan, ogia nahiz bertze edozein jarduera egiten azaltzen diren argazkiek balioko dute.

Argazkiak urriaren 26a baino lehen bidali beharko dira 674 08 69 26 telefonora edo jantxo@lagagizartezerbitzua.org helbidera. Argazkiarekin batera bertan azaltzen den pertsonaren izena, lekua, izenburua eta hitz edo esaldi motz bat bidali behar da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun