Etxetik kanpoko garaipenarekin hasi dute denboraldia Baztan eta Beti Gazteko talde nagusiek

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 19a, 09:00
Joan den denboraldian mailaz igo bazen ere, garaipen garbiarekin eta lidergoan hasi du denboraldi berria Beti Gazteko emakumeen taldeak.

Covid-19aren eraginez joan den denboraldia bukatu gabe utzi zuten eskualdeko kirol taldeek eta Covid-19aren eraginez denboraldi berezi bat abiatu dute berriz ere, futbol talde gutti batzuk bederen. Nafarroa mailako ligak oraingoz ez da hasterik eta hortaz, Gipuzkoako lehiaketetan ari diren futbol taldeak eta estatu mailako lehiaketa den hirugarren mailan ari den Baztan futbol talde nagusia bakarrik hasi dira. Orokorrean, ongi hasi direla erran daiteke: Baztanek Fontellasen garaipena lortu zuen eta Beti Gazteko gizasemeek nahiz emakumeek garaipen garbiak lortu zituzten eta denboraldiko lehen liderrak dira beraien sailkapenetan. Baloia berriz ere itzulika hasi da, pixkanaka-pixkanaka bada ere.

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

  • CD Fontellas 1 – Baztan 2 (Asier Lizartzaren golak)

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

  • Zarautz 1 - Beti Gazte 3 (Unai Telletxea, Aimar Jabalera eta Jon Zabala)

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko mailan

  • Mariño 0 - Beti Gazte 4 (Olaia Telletxeak 2, Olaia Iantzi eta June Urra)

Gipuzkoako Gorengoen mailan

  • Gure Txokoa 0 – Dunboa Eguzki 2

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

  • Santo Tomas Lizeoa 0 – Beti Gazte 0

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun