Eskualdeko Gizarte Segurantzaren Arreta eta Informazio Zentroaren bulegoa berriro irekitzeko sinadura bilketa abiatu dute Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 16a, 11:00
CAISS-Doneztebe egunero eta aurrez aurre berriro irekitzeko sinadura bilketa abiatu dute.

Gizarte Segurantzaren Arreta eta Informazio Zentroak (CAISS) jendeari ematen dion arretak aldaketa handiak izan ditu azken urteotan. Egunero jasotzetik astean bi egunetan egitera igaro da, eta zerbitzuaren kalitateak nabarmen egin du okerrera: aurretiko hitzordua erreserbatzeko zailtasuna, masifikazioa, arreta atzeratzea eta dedikazio-denbora urria, bertzeak bertze. Bortzirietako gizarte zerbitzuen bulegoetan, udaletxean eta osasun etxean sinatu daiteke urriaren 30 arte.

Gaur egun, egoerak okerrera egin du. Covid-19aren ondoren, bulegoa ez da berriro ireki.

CAISS-Doneztebek eremu zabal bat hartzen du (Baztan-Malerreka-Bortziriak-Leitzaran) eta 30.000 biztanle ditu. Gaur egun, honako hauek egitera behartzen ditu herritarrak:

  • 70 kilometro egin behar izatea Iruñean gestioak egin ahal izateko, horrek dakarren denbora, gastu eta arrisku kostuarekin, batez ere N-121-A errepideko istripuen intentsitate handiagatik.
  • Prestazioak modu telematikoan kudeatzea, herritar gehienak ez dutenean horretarako behar den ezagutzarik ez baliabiderik.

Horrela, CAISS-Doneztebe egunero eta aurrez aurre berriro irekitzeko sinadura bilketa abitu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun