Behobia eta Endarlatsa artean bizikletaz ibiltzea debekatu dute

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 15a, 11:00

N-121-A errepidearen Gipuzkoako zatian obrak irauten duten bitartean txirrindulariak ibiltzea debekatu dute.

Debekuak urte bukaera arte iraungo du N-121-A errepideko lanak amaitu arte.

Gipuzkoako Diputazioak eta Trafiko Zuzendaritza Nagusiak elkarlanean Endarlatsa zubitik Behobia bitarte txirrindulariak ibiltzea debekatu dute. Neurri berria duela egun batzuk indarrean sartu zen eta urte bukaera arte edo 2021.urte hasierara arte luza daiteke. Data honetan aurreikusten da N-121-A errepideko lanen amaiera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun