Berdintasun eta emakumeen aurkako indarkeriari buruzko ikastaroan izena emateko azken egunak

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 30a, 19:00
Ikastaroetan gehienez ere hogei lagunek parte har dezakete.

Ikastaroak internet bidez eta doan eskainiko dituzte azaroaren 3an, 5ean eta 9an, euskaraz nahiz gaztelaniaz, eta bi orduko iraupena izanen dute.

Kontziliaziorako Tokiko Itunak programako genero-berdintasuna sustatzeko ekintzen barnean, Cederna Garalur Elkarteak emakumeen aurkako indarkeriaren arloko prestakuntzari eta sentsibilizazioari buruz sei lantegi antolatu ditu. Prestakuntza honen helburu nagusia indarkeria-kasuak identifikatzeko eta tratu txarren aurrean erabilgarri dauden baliabideak ezagutzeko behar diren tresnak ematea da. Horrez gain, prestakuntza horren bidez, erakunde parte-hartzaileen arteko loturak sendotzen dira, eta indarkeria-egoeren eta tratu txarren aurrean fronte komun bat eratzen da.

Ordutegia

Prestakuntza bera da lantegi bakoitzerako: Sei lantegi eginen dira egun eta ordutegi desberdinetan, parte-hartzea errazte aldera. Saio birtualak izanen dira, azaroaren 3an, 5ean eta 9an, 2 orduko saioak, gaztelaniaz eta euskaraz. Gaztelaniazko saioak azaroaren 3an 10:00etatik 12:00etara, azaroaren 5ean, 9:00etatik 11:00etara, eta 9an 12:00etatik 14:00etara eginen dira. Bertzalde, euskarazko saioak, 16:00etatik 18:00etara izanen dira azaroaren 3an eta 5ean, eta 15:00etatik 17:00etara azaroaren 9an. Lantegietan gehienez ere 20 lagunek parte hartu dezakete. Ikastaroak Murgibe enpresak bideratuko ditu.

Argibide gehiago:

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun