Eskualdeko futbol talde nagusietako batzuk asteburuan ekinen diote zalantzaz betetako denboraldi berezi bati

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 16a, 08:00

Baztan futbol talde nagusiak Fontellasen jokatuko du denboraldiko lehen partida, hirugarren mailan.

Hirugarren mailako Baztanek Fontellasen jokatuko du lehen partida eta Gipuzkoako Ohorezko Mailako Beti Gazteko eta Gure Txokoako gizasemeek eta emakumeek etxetik kanpo jokatuko dituzte partida guztiak oraingoz

Covid-19aren eraginez joan den denboraldia bukatu gabe utzi zuten eskualdeko kirol taldeek eta Covid-19aren eraginez denboraldi berezi baten atarian daude berriz ere. Eskualdeko kirol talde batzuk, Baztango BRT errugbi taldeak eta Doneztebeko Erreka eskubaloi taldeak, erraterako, oraingoz ez dutela entrenatuko eta lehiatuko adierazi dute. Futbol talde nagusiei dagokienez, batzuk asteburu honetan hasiko dira ligan. Gipuzkoako ligan ari diren Lesakako Beti Gazteko eta Gure Txokoako taldeek, Nafarroako Gobernuak baimena eman arte, etxetik kanpo jokatuko dituzte partida guztiak. Nafarroako hirugarren mailan, Baztanek Fontellasen ekinen dio denboraldi berriari.

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

  • CD Fontellas – Baztan, larunbatean 16:30ean Fontellasen.

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

  • Zarautz - Beti Gazte, larunbatean 16:00etan Zarauzko Asti zelaian.

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko mailan

  • Mariño - Beti Gazte, larunbatean 17:00etan Irungo San Jose Obrero zelaian.

Gipuzkoako Gorengoen mailan

  • Gure Txokoa – Dunboa Eguzki, ortziralean 20:30ean irungo San Jose Obrero zelaian.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

  • Santo Tomas Lizeoa – Beti Gazte, larunbatean 18:00etan Donostiako Berion.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun