Natur Zientzien IV. Topaketa udaberrian eginen dute

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 2a, 13:00
Laugarren edizio honetan eskualdeko Gotzone Sestorain eta Joseba Otondo parte hartzekoak ziren.

Laugarren edizioa prest izan arren, atzeratzea erabaki dute antolatzaileek osasun larrialdiaren ondorioz.

Mugikortasun murrizketak tarteko, ezinezkoa da azaroaren 7an eta 8an Euskal Herriko hainbat tokitako naturzale Iruñean biltzea. Horregatik, edizioa modu birtualean egitea baino egokiago iruditu zaie ekitaldia atzeratzea. Azken finean, topaketa, naturzaleak saretzeko gunea da. Are gehiago, natur zientzietako esparruko kideekin elkartzeko tokia da, aspaldi ikusi gabeko lagunak zertan dabiltzan jakitekoa, bizipenak partekatzeko foroa, hain zuzen ere.

Azaroko hitzordua, beraz, 2021eko udaberrira atzeratu dute, apirilera. Dagoeneko topaketarako izena emandakoei tokia gordeko zaie, eta ez dute berriz izena eman beharko. Hala ere, poster deialdia eta izen-ematea berriz ere irekiko dira topaketaren udaberriko datak hurbildu ahala.

Topaketaren inguruko informazio eguneratua www.nztopaketa.eus weborriran izanen da eskuragarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun