Xilaba 2020ko kanporaketa faseko azken saioa bukaturik, final herenen tenorea iritsi da. Xilaba 2020 txapelketak duen arrakasta ikusirik eta Covid-19ak ekarri dituen hertsadurak kontuan harturik, Bokaleko gela ttikiegi gelditzen zen. Ondorioz, Bertsolarien Lagunak elkarteak jakinarazi du Bokalen egitekoa zen final herenetako lehen saioa Senpereko Larreko gelan izanen dela.
Larzabalen jokatu zen Xilaba Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketan Xan Alkhatek eta Mizel Mateok egin zuten bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 180 bertsozalek, giro ederrean bete zuten Larzabaleko Herriko gela.