Guztira 12.000 euro bideratuko dira eginkizun honetarako. Nafarroako euskarari buruzko ikerketa linguistikoak, lexikografia, dialektologia, toponimiko nahiz soziolinguistikoa egitea izanen da deialdi honen xedea. Aurten, berrikuntza gisa, soziolinguistika modalitatea txertatu dute. Aurreko deialdietako irabazleak Josune Aznarez Uskararen eleak / Las palabras del uskara eta Patziku Perurena Leitzako bordak, sorreran (1557 – 1965) izan ziren.