Bardoak bertso ekimeneko finalerako sarrerak Maider Nabarrorentzat eta Maider Petrirenarentzat

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 9a, 09:00

Urriaren 17an Lizarrako ikastolan jokatuko da Bardoak Nafarroako taldekako bertso txapelketaren finala eta TTIPI-TTAPAk bi sarrera bikoitz zozketatu ditu Ttipi-Txarteldunen eta harpidetza ordaintzen dutenen artean. Zozketan izena eman dutenen artean, Erratzuko Maider Nabarro Ariztia eta Sunbillako Maider Petrirena Gorosterrazu izan dira irabazleak. Bakoitzak bina sarrera jasoko ditu.

Dagoeneko erabakia dago zein izanen diren finalean ariko diren taldeak, hirurak eskualdekoak, gainera: Malerreka-Baztango Bertsonautak, Berako Lamixene eta Leitzako Atekaberts komeni taldeak izanen dira urriaren 17an 17:00etatik aitzinera Lizarran jokatuko den finalean ariko direnak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun