Aitzina gazte antolakundeak bere ibilbidea eten du

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 7a, 17:00

Aitzina gazte antolakundea 2013an sortu zen

Zazpi urteko ibilbidearen ondotik, Aitzina gazte antolakundeak bere jarduna etetea erabaki du.

Aitzina Ipar Euskal Herriko gazte ezkertiar eta abertzaleen antolakundea gisa definitzen zuen bere burua, eta justizia soziala eta Euskal Herri aske baten alde borrokatzea zuen oinarritzat. «Historia ez da gurekin hasten. Belauniko egoteari uko egin dion beste belaunaldi bat baizik ez gara. Borrokak merezi du, nehork nehoiz ez baitu baimenik galdegin historia aldatzeko! Bada bidea. Euskal Herriaren askatasunaren alde» lelopean, urriaren 5ean jarduna etetea erabaki dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun