823 langabetu zeuden eskualdean irail hondarrean

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 7a, 07:00
Eraikuntzan ere beheiti egin du langabeziak.

Abuztu hondarrean baino hamalau guttiagok eman dute izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan

823 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan irail hondarrean, abuztuan baino hamalau guttiagok.

Adinari dagokionez, 35 eta 44 urte arteko 206 lagun daude langabezian, abuztuan baino 16 guttiago. 55 urtetik goitiko 202 langabetu daude, abuztuan baino 6 guttiago. 45 eta 54 urte arteko 182 langabetu daude, abuztuan baino 8 gehiago.

Jautsiera handiena industria arloan

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, eta abuztuan 5 gehiago daude, 618tik 623ra pasatuz. Industria arloan, aldiz, 136tik 121era jautsi da langabetu kopurua (hamabortz guttiago). Eraikuntzan, hiru langabetu guttiago daude (35 denera) eta nekazaritzan abuztuan baino bat guttiago (26). Aitzinetik lanik egin ez dutenen artean, 18 lagun daude langabezian, abuztuan bezalaxe.

Urteko bilakaera

Urte berezia izaten ari da aurtengoa eta horrek, nola ez, eragina izan du langabeziaren datuetan ere. 2019 urte hondarrean 727 langabetu zeuden eskualdean. Normalean bezala, urtarrilean goiti egin zuen langabetu kopuruak (760). Otsailean beheiti egin bazuen ere (740), pandemiaren eraginez edo, udaberrian nabarmen goiti egin zuen langabetu kopuruak (martxoan 787, apirilean 838 eta maiatzean 856). Ekain hondarrean 815era jautsi zen langabetu kopurua, baina uztailean berriz ere 839ra igan zen. Abuztuan 837ra jautsi zen eta irailaren 824ra, urte hasieran baino ia ehun gehiago halere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun