Gau beltza Beldurrak Piztu, Iluntasuna Bizi!

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 7a, 08:00
Kalabazak hustu, kandelak piztuā€¦ Gau Beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da Euskal Herrian. Ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari dira herriz herri.

Itzalitako Kalabazen Berpiztea (Altuna & Ozaita, 2018) lan etnografikoa oinarri hartuta, herri ezberdinetan egiten diren erritual eta bizipenak jasotzen hasiak dira. Antolatzaile zein hartzaile izan direnekin bildu, ikuspegi ezberdinetako ekarpen berriak jaso, eta guztien artean adostutako oinarri partekatu batekin tresna proposamen bat plazaratu dute: Gau Beltza antolatzeko baliabide kutxa.

Webgunean herriz herriko datu bilketa azaltzeaz gain, hainbat ekintza egiteko proposamena egin dute, hala nola: eske erronda, mozorro tailerra eta beldurrezko ibilbideak besteak beste. Azkenik, beraiek ekoitzitako dokumental bat ikusteko gonbita egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun