Laxoa promozio txapelketako lauko finala gibelatu dute

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 7a, 16:00
Eguraldiak laguntzen badu asteburu honetan jokatuko dute Laxoa promozio Txapelketako lauko finala

Asteburuan Iruritan jokatu behar zuten promozio txapelketako lauko finala gibeleratzea erabaki zuen Laxoa Elkarteak, eguraldi txarrak ez baitzuen laxoa partidak plazan jokatzea ahalbideratu.

Lauko finala, eguraldiak laguntzen badu, asteburu honetan leku eta ordu berdinean jokatuko dira, Iruritan arratsaldeko 16:00etatik aitzinera. Finalerdiak sei jokotara jokatuko dituzte. Alde batetik, Iruritako taldeak (Jon Sagaseta, Gorka Urtasun, Imanol Zoko eta Hegoi Iturregi) eta Oizko taldeak (Iker Bereau, Mikel Mikelarena, Laurendi Zelaieta eta Zorion Zelaieta) ariko dira eta bertzetik, Doneztebeko (Josu Juanena, Dabid Mitxeo, Joseba Juanena eta Unai Ilarregi) eta Arraiozko taldeak (Mikel Mindegia, Xabier Bengoetxea, Aritz Alunda eta Miguel Maritorena).

Finala berriz igandean 11:30ean hasitako izanen da eta bederatzi jokotara eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun