Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Aroztegiko proiektuari buruz hitzaldi gehiago eman nahi dituzte herriz herri

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 5a, 17:00

Urriaren 2an Doneztebeko zineman eman zuten hitzaldia. Izenburua: Aroztegia: proiektua eta ondorioak

Baztan, Bortziriak eta Malerrekako hogei bat lagun hurbildu ziren hitzaldira. Bertan, Lekarozen egin nahi duten proiektua azaltzeaz gain, sortuko dituen ondorioez ere aritu ziren. Jardunaldia emankorra izan zela ikusirik, herriz herri hitzaldi gehiago eskaintzea erabaki dute, nahiz eta egunak oraindik zehaztu gabe dituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun