Xilaba 2020 Bertsolari Txapelketari segida emanez, kanporaketaren hirugarren saioa jokatu dute Ainhoan.
Saioko irabazlea Maddi Ane Txoperena Iribarren izan da, 335 punturekin, eta zuzenean sailkatu da hurrengo fasean, Isturitzen, kantatzeko. Horrela gelditu da sailkapena:
- Maddi Ane Txoperena Iribarren....335
- Xumai Murua Berra.......................326,5
- Ramuntxo Christy................. ........312,5
- Iker Altuna................................ ....305,5
- Bixente Hirigarai................... ........292
- Battitt Crouspeyre.................. .......289,5
Xilaba Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketa eta, aldi berean, fase honetako azken saioa, hurrengo larunbatean jokatuko dute Larzabaleko Herriko gelan. Xan Alkhat, Mizel Mateo, Josu Txoperena Iribarren, Oneka Arteaga Olasagasti, Kerman Diaz, eta Johaine Sarraillet bertsolariak arituko dira. Saioaren ondotik erabakita geldituko da Maddalen Arzallus Antia, Odei Barroso Gomila eta Miren Artetxe Sarasola bertsolariekin batera zein bertsolari izanen diren Final Herenetan.
Saioa 17:00etan hasiko da eta, ohi bezala, sarrerak leku berean erosten aukera izanen da.