Nafarroako I. Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketa izanen dute igandean Lekunberrin

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 29a, 18:00
Iaz finalera sailkatzea lortu zuten bortzak, kanporaketan lortutako denborekin.

Besteak beste, Leitzako Jon Rekondok, Ruben Saralegik eta Eneko Saralegik eta Zigako Joxean Etxeberriak parte hartuko dute kanporaketan.

Heldu den igandean, urriaren 4an, Nafarroako I. Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketa izanen dute Lekunberrin. Eguerdian, 12:00etan dute hitzordua, pilotalekuaren kanpoko aldeko plazan (eguraldi txarra bada pilotalekuan).

Guztira hamar aizkolari lehiatuko dira: Iker Vicente (Otsagi), Jon Rekondo (Leitza), Ruben Saralegi (Leitza), Joxean Etxeberria (Ziga), Iban Resano (Dorrao), Oier Kañamares (Arostegi), Eneko Saralegi (Leitza), Julen Kañamares (Arostegi), Goizeder Belza (Etxarri Aranatz) eta Xuban Kañamares (Arostegi). Juan Jose Lopezek medikuaren agiria aurkeztu du eta ez du parte hartuko txapelketan.

 

Lehenbiziko bortzak finalera

Bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat mozten neurtuko dituzte indarrak. Lehenbiziko bortz sailkatuek finalerako txartela lortuko dute. Finala Donezteben jokatuko da abenduaren 6an, eguerdian. Azkeneko hiru sailkatuek printzipioz maila galduko dute. Zortzigarren postuan gelditzen denak, halere, Lopezen aurkako jaitsiera kanporaketa eskatzeko aukera izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun