Urriaren 4an, igandean 19:00etan izanen da Angel Mariezkurrena eratsundarrak antolatzen duen Iruñea Oholtzan saioa Baluarten. Euskal Herriko hainbat musikari eta artistek hartuko dute parte bertan; hala nola, Josean Larrañaga (Urko), Serafin Zubiri, Estitxu Pinatxo, Paz de Ziganda helduen abesbatza, Gasteizko Algara dantza taldea, Dani Conde eta Etxalarko Elizagoien ahizpak. Sarrerak salgai daude www.baluarte.com web gunean eta EITBk grabatuko du saioa.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.