Amiantoak jota hil zen Lesakako Arcelor fabrikako langilea gogoan elkarretaratzea eginen du LABek

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 28a, 16:00

Amiantoak jota hil zen Arcelor enpresaren Lesakako fabrikako Teo Vila langilea eta, horren harira, bihar epaiketa egitekoa zen, enpresaren ardura zehazteko. Hori dela eta, LAB sindikatuak elkarretaratzea eginen du Iruñean, eta Teo Vilaren heriotza salatzeaz gain, bertze kasu batzuk argitzeko prozedurak eta neurriak hartzea exijituko du.

Elkarretaratzea bihar, asteartea, 10:15ean eginen dute Justizia Jauregiaren aitzinean. Agerraldian Baztan-Bidasoan LABeko arduraduna den Asier Calderorek hartuko du hitza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun