Ondarearen Jardunaldiak Erratzun

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 28a, 19:00
Argazkia: Ondikol

Ondarearen Europako Jardunaldien baitan, bisita gidatuak burutu dira asteburuan Erratzun. Nafarroako Gobernuko Ondare historikoaren zerbitzuaren eskutik antolatutako jardunaldiak izan dira. 

 

Erratzun, San Pedro elizako klaustroari eta herriko hainbat etxebizitzen ondarearen inguruko xehetasunak jaso zituzten Pello Iriarteren eskutik. Urriko lehen asteburuan berriz ere bisita egiteko aukera izanen da. Urriaren 3an, larunbatean 12:00etan gaztelaniaz eta urriaren 4an, igandean 12:30ean euskaraz. Nafarroako Gobernuaren Ondare Historikoaren Zerbitzuak antolatutako saiak dira, Baztango Udalaren laguntzarekin. 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun