Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketan izen-ematea zabalik

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 25a, 12:00
Pilota mistoarekin edo goxoarekin parte hartzeko aukera izanen da.

Parte hartu nahi dutenek urriaren 4ra arte eman dezakete izena www.emakumemastercup.eus helbidera idatziz.

Emakume Master Cup txapelketan izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Eskuz banakako modalitatean jokatuko diren partidetan parte hartzeko bi kategoria izanen dira: pilota mistoa eta goxoa.

Lizentzia federatua duen jokalariek eta zaletuek eman dezakete izena, nazionalitatea edo jatorria edozein dela ere. Lizentzia indarrean dutenek ez dute deus ordaindu beharrik izanen eta zaletuek bortz euro ordaindu beharko dituzte (dirua txapelketa egunean ordainduko dute).

Sailkapen fasea urriaren 23an eta 24an jokatuko da, final-erdiak abenduaren 6an eta finala abenduaren 20an. Bertan parte hartu ahal izateko, izen-ematea urriaren 4ra arte dago zabalik www.emakumemastercup.eus helbidean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun