Eskualdeko aizkolariek ere federazioarekin ez daudela ados esan dute

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 24a, 18:00
Argazkia: Maxixatzen

Aizkolariek agerraldia egin zuten atzo Diman, federazioarekin ez daudela ados azaltzeko. Lehenengo mailako aizkolari guztiek eta bigarren mailako zortzik jakinarazi dute desadostadunak dituztela Euskal Herriko Kirol Federazioarekin. Tartean dira eskualdeko lau aizkolari: Jon Rekondo, Ruben Saralegi, Axier Pellejero eta Eneko Saralegi.

Euskal Herriko Kirol Federazioak ez dituela «esandakoak» bete salatu dute aizkolariek. Federazioak ekainaren 29an Euskal Herriko txapelketa ez antolatzeko erabakia hartu ondorengo «utzikeria» salatu dute. Horregatik euren aldetik lehiaketa bat prestatzea erabaki dute. Urriaren 25ean, Zestoan jokatuko dute hamabi aizkolarik eta sei onenak azaro bukaeran Iruñean jokatuko den finalera pasako dira.

Bigarren mailako aizkolariek zuzenean finala jokatzea erabaki dute. Oraindik tokia eta data zehazteko daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun