Erremonteko txapeldunek ohiko bazkaria egin dute

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 24a, 13:00
Erremonteko txapeldunak berriz ere bildu dira mahai inguruan.

Azken urteetako ohiturari eutsiz, aurreko edizioetako buruz buruko erremonte txapelketako txapeldunak berriro elkartu ziren Galarretako Suharri jatetxean bazkaltzeko. Han izan ziren, besteak beste, Ezkurra, Intxauspe, Eizagirre, Aizpuru, Urriza eta Barrenetxea. Duela urte batzuk hasi ziren biltzen bazkaltzeko eta geroztik ohitura bilakatu da hitzordua, normalean finalerako pilota aukeraketa egiten den egunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun