Energia-efizientziaz dakien langile bila dabil Cederna Garalur

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 24a, 12:00

Energia-efizientziari eta energia berriztagarrien sustapenari buruzko ezagutzak dituen langile euskaldun bat kontratatu nahi du Cederna Garalur Elkarteak. Zortzi hilabeteko iraupenarekin lanaldi osoko kontratua izanen da eta interesatuek urriaren 6ko 14:00 baino lehen bidali beharko dituzte curriculumak, titulazioen kopia konpultsatuarekin batera: info@cederna.es helbidera, Landa Jasangarritasuna izenburua duen mezua idatzita. Informazio gehiagorako: www.cederna.eu edo 948 20 66 97.

Zein izanen da kontratatuko duten pertsonaren egitekoa?

Landa Jasangarritasuna lankidetza-proiektuaren barnean gauzatzen ari diren ekintzetan laguntzea, eta tokiko erakundeei eta herritarrei aholkuak ematea, instalazioen energia-eraginkortasuna hobetzeko gomendioekin eta neurriekin, betiere, energia-aurrezkia handitzeko helburuarekin eta energia berriztagarri iraunkorrak erabiliz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun