Itxaso Aleman da Cedernako garapen agente berria Bidasoaldean

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 22a, 14:00
Itxaso Aleman amaiurtarra da Cederna-Garalur elkarteko garapen agente berria Bertizarana, Bortziriak eta Malerrekan.

Duela hilabete batzuk hasi zen amaiurtarra Bertizarana, Bortziriak eta Malerrekarako lanean Malerrekako Mankomunitateko eta Alkaiagako bulegoetan

Dagoeneko hilabete batzuk pasatu dira Itxaso Aleman amaiurtarra Cederna Garalurren Bertizarana, Malerreka eta Bortzirietako eskualdean tokiko garapenerako teknikari gisa lanean hasi denetik.  Nekazaritza ingeniari teknikoa da eta hainbat urtez lehen sektorean lan egin du.

Malerrekako Mankomunitateko eta Alkaiagako bulegoetatik eskainiko du udalei, enpresei eta batez ere ekintzaileei bideratutako zerbitzua.

Cederna Garalur elkartearen xedea Nafarroako mendialdearen landa-eremuari eusteko ekonomia eta gizarte garapena sustatzea da, zerbitzu publikoak eta toki-azpiegiturak hobetuz, eta enpresa-ehundura finkatzeko proiektuak lagunduz.

 

Lankidetza

Proiektuak garatu ahal izateko finantza-baliabideak bilatzen dira, esperientziak elkar-trukatzen dira, tokiko erakundeekin lankidetza egiten da eta enplegua sustatze aldera ekintzileei arreta pertsonalizatua ematen zaie (negozio ideia fintzen eta tramiteekin lagunduz, enpresa-planak eta bideragarritasun-azterketak eginez, formakuntza bidez, eta abar)

Harekin hitzordua hartzeko 606 431 357 telefonora deitu edo bidasoa@cederna.es helbide elektronikora idatzi behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun