Bi zubitan «akatsak» daudela eta, N-121-A errepidea itxi dute Gipuzkoako zatian

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 21a, 14:00
Alunda eta Gurutze zubietan arazoak atzeman dituzte.

Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi duenez, N-121-A errepidean egin dituzten azterketetan ikusi dute bi zubitan azpiegitura arazoak daudela eta hala, «erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko», bidea ixtea erabaki dute. Bide zaharretik ari dira zirkulazioa bideratzen.

Zehazki Intxaurreta eta Gurutze lotuneen artean sumatu dituzte arazoak, Alunda eta Gurutze zubietan. Ez dute zehaztu konponketa lanak zenbat iraunen duten baina bitartean, errepide zaharretik, hau da, Gi-3455etik, bideratuko dute trafikoa. 

Beheko argazkian Alunda zubia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun