Malerreka eta Bortzirietako IKA euskaltegian matrikulazio epea zabalik irailaren 30era arte

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 15a, 13:00

Irail hasieraz geroztik abian da matrikulazio kanpaina eta hilaren 30era arte eman daiteke izena.

Irailaren 1ean hasi zen Malerreka eta Bortzirietako IKA Euskaltegietan izena emateko epea. Euskara ikasi nahi dutenek, lehenbiziko urratsetik hasita C1/EGA mailara bitartekoek, aukera izanen dute eskualdeko euskaltegietan matrikulatzeko irailaren 30a arte, aurrez aurreko edo online saioetan. Bertan erroldatutakoei %100 lagunduko zaie diruz. Matrikulazio kanpaina girotzeko bideotxoa egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun