Unai Iantzik eta Maika Ariztegik irabazi dute Nafarroako koxkor biltze txapelketa

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 14a, 07:00

Asier Gamio berroetarra hirugarren izan zen gizonezkoetan. Argazkiak: Xagu Lesaka.

Joan den larunbatean, irailaren 12an, jokatu zen Nafarroako koxkor biltze txapelketa Antsoainen. Gizonezkoen artean, Unai Iantzi aniztarra nagusitu zen, Aitor Blanco txantrearrari 17 segundoko aldea aterata (06:27). Hirugarren izan zen Asier Gamio berroetarra (06:35) eta Joanes Rekalderi minutu erdiko aldea atera zion (07:06).

Emakumezkoen artean, Maika Ariztegi nagusitu zen (07:32). Elsoko Ainhoa Iraizozek bortz segundo gehiago behar izan zituen (07:37). Hirugarren sailkatu zen June Etxeberria (08:08) txantrearra eta laugarren Irune Biurrun antsoaindarra (08:25).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun