Jendeak deituta, foruzainek lau herritara joan behar izan dute asteburu honetan

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 13a, 16:01

Herritarrek abisua eman ondotik, foruzainek 82 ateraldi egin dituzte Nafarroan asteburu honetan, batez ere Bide Segurtasunaren eta Herritarren Segurtasunarekin zerikusia zuten gatazka eta gertaerengatik. Abisu horietako batzuk gure herrietatik egin dizkiete: Etxalarren etxe batean gauez bestan, zalapartan eta oihuka ari zirelako; Leitzan eta Zigan ere, zaratak, liskarrak eta bizilagunei egiten zieten molestiengatik eman zieten abisua foruzainei; Goizuetan, aldiz, baimendu gabeko tokietan kanpatutako pertsonak zeudelako barbakoak egiten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun