Ekoizleen elkartasun keinua Lizarratik Leitzara

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 13a, 11:00

Koronabirusa tarteko, Leitzako azoka bi astez bertan behera uztea erabaki dute. Bada elkartasun keinua eginez, Plazara! Lizarraldeako tokiko produktuen azokako antolatzaileek Leitzako bi ekoizle gonbidatu dituzte larunbatean Lizarran eginen den azokara joateko. Leitzako Udalak eskerrak eman nahi izan ditu eta «aurrerago elkartasun horri erantzuteko asmoa» adierazi du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun