Eskualdeko hiru kirolarik parte hartuko dute Nafarroako Lokotx Biltze Txapelketan

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 10a, 12:00

Irailaren 12an, 18:00etan jokatuko da Antsoaingo pilotalkeuan Nafarroako Lokotx Biltze Txapelketa. Eskualdeko Unai Iantzi, Asier Gamio eta Maika Ariztegi ariko dira txapela lortzeko lehian.

Antsoaingo frontoiak hartuko du Nafarroako Lokotx Biltze Txapelketa larunbatean. Gizonezkoetan Unai Iantzi aniztarrak eta Asier Gamio berroetarrak hartuko dute parte. Aitor Blanco txantrearraren eta Beteluko Joanes Rekalderen aurka lehiatuko dira eskualdeko bi kirolariak.

Emakumezkoetan bertze hiru kontrario izanen ditu Maika Ariztegi iturendarrak. June Etxeberia txantrearra, Ainhoa Iraizoz elsoarra eta Irune Biurrun antsoaindarra.

Gizonezkoek zein emakumezkoek egin beharko duten lana bera da. 1,25 metrora bi lerrotan paratutako 50 lokotx ahalik eta azkarren biltzea.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun