Bertso eskoletan izena emateko epea zabalik da

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 8a, 19:00

Nafarroako Bertsozale Elkartearen ekimenez, haur zein helduentzako 21 talde osatu nahi dituzte eskualdean. Eskolak urriaren 5ean hasiko dituzte eta irailaren 27ra arte izanen da izena emateko aukera.

«Bertsogintzan trebatzeko guneak dira bertso eskolak, baina hori baino gehiago ere badira. Bertsolaritzaren teknikak erakustearekin batera, euskararen alderdirik jostagarri eta dibertigarriena ere jartzen da praktikan, eta gainera, sortzeko, ideiak eta diskurtsoak garatzeko edota jende aitzinean aritzkeo trebetasunak ere garatzen dira». Hori horrela iritzita, bertze urte batez bertso eskolen ikasturtea hasiko du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Dagoeneko izena emateko epea zabalik dago eta irailaren 27ra arte izanen da horretarako aukera. Eskolak, berriz, urriaren 5ean hasiko dira.

Nafarroa osoan guztira 45 talde izanen dira eta horietatik 21 eskualdekoak izanen dira, haur eta helduei bideratuak.

Leitza
Joanes eta Xabat Illarregi irakasle dituztela bi talde osatuko dituzte.

  • Lehen Hezkuntzako 6. mailatik DBHko 1.  mailara bitarte, ortziraletan, 15:30etik 16:30era Xabat Illarregirekin.
  • DBHko 4. mailako ikasleak, ortziraletan, 16:30etik 17:30era Joanes Illarregi irakasle dutela. 

Malerreka

  • Ituren (LH5-DBH1). Asteartetan, 16:15etik 17:15era, kontsulta zaharrean, Iker Gorosterrazurekin.
  • Doneztebe (Helduak). Ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara Herrigunean, Iker Gorosterrazu irakasle dutela.
  • Doneztebe (DBH1). Astelehenetan, 16:00etatik 17:00etara Herrigunean, Estitxu Arozena irakaslearekin.
  • Doneztebe (LH6). Astelehenetan, 15:00etatik 16:00etara Herrigunean, Estitxu Arozena irakasle dutela.

Baztan

  • Irurita (8-12 urte). Ortziraletan, 15:00etatik 15:45era, Estitxu Arozenarekin.
  • Arizkun (9-13 urte). Astelehenetan, 18:00etatik 19:00etara, Estitxu Arozena irakasle dutela.

Bortziriak

  • Lesaka (Helduak). Asteartetan, 20:00etatik 22:00etara Arrano Elkartean, Estitxu Arozena irakasle dutela.
  • Lesaka (Heldu hasiberriak). Astelehenetan, 18:15etik 19:45era Arrano elkartean,  Estitxu Arozenarekin.
  • Lesaka (17-19 urte). Ortziraletan, 18:00etatik 19:30era Arrano Elkartean, Estitxu Arozena irakasle dutela.
  • Lesaka (14-16 urte). Ortziraletan,16:30etik 18:00etara Arrano Elkartean, Estitxu Arozenarekin. 
  • Lesaka (LH5-DBH1). Asteazkenetan, 16:00etatik 17:00etara Itturrunxulon, Estitxu Arozenarekin. 
  • Lesaka (LH3-5). Asteazkenetan, 15:00etatik 16:00etara Itturrunxulon, Estitxu Arozena irakasle dutela.
  • Bera (13-18 urte).  Asteartetan, 16:30etik 18:00etara Beralandetan, Estitxu Arozenarekin. 
  • Bera (12-13 urte). Asteartetan, 15:30etik 16:30era Beralandetan, Estitxu Arozenarekin.
  • Bera (8-12 urte). Asteartetan, 14:50etik 15:30era Beralandetan, Estitxu Arozenarekin.
  • Etxalar (8-13 urte). Asteartetan, 18:30etik 19:30era  kultur etxean, Estitxu Arozena irakasle dutela.
  • Arantza (8-14 urte). Ortzegunetan, 16:15etik 17:45era Ekaitza Elkartean, Estitxu Arozenarekin.
  • Igantzi (8-14 urte). Ortzegunetan, 18:00etatik 19:00etara eskolan, Estitxu Arozenarekin. 

Izen-ematea eta ordainketa
Izen-ematea telematikoki egin beharko da, www.bertsozale.eus atarian, irailaren 27a baino lehen. Guttienez, lau lagunek eman beharko dute izena talde bat osatzeko.

Ordutegia moldatzeko aukera ematen duten taldeetan izena emandako ikasleekin batera adostuko da behin-betiko ordutegia, behin izen emate epea bukatuta. Ordutegia finkatu ondotik, ikasleek berretsi beharko dute izen-ematea, urriaren 2ra arte, emailez edo telefonoz. 

Ikasturteko matrikula bi zatitan kobratuko dute, urrian eta otsailean, helbideratuta. Osasun egoera dela eta, une batetik aitzinera ezin izanen balitz aurrez aurreko eskolarik eman, eskola telematikoak eskainiko zaizkie ikasleei, eta hala nahi ez duenari kobratutakoa itzuliko zaio, galdutakoaren proportzio berean.
Haurren kasuan ikasturte osoko prezioa 80 eurokoa izanen da eta helduena 140 eurokoa. 

Osasun egoerarekin arduratsu
Covid-19a dela eta, irakasleen aldetik, «eskuen garbitasuna, segurtasun tartea, maskara higienikoen erabilera eta materialen desinfekzioa» zaindu eta «material digitalaren erabilera» indartuko dutela adierazi dute bertsozale elkartetik, «orrien banaketa eta bertzelakoak baztertuz».

Ikasleen kasuan, bertso eskoletan maskara erabili beharko dute eta denei eskatuko diete eskola hasi aitzinetik eskuak gelarekin garbitzeko. Horrez gain, «aire librean egiteko moduko saioak diseinatuko» dituztela jakinarazi du bertsozale elkarteak, «ahal den neurrian bertso eskolak karrikan emateko, birusa kutsatzeko aukerak murriztuz». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun