837 langabetu zeuden eskualdean abuztu hondarrean

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 8a, 07:30

Nekazaritzan uztailean baino hiru lagun guttiago zeuden langabezian abuztu hondarrean.

Uztail hondarrean baino bi gutiago dira, baina ekain hondarrean baino 22 gehiago eta urte hasieran baino 110 gehiago

837 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan abuztu hondarrean, uztailean baino 2 guttiagok, baina ekainean baino 22 gehiagok. Urte hasieran baino 110 langabetu gehiago daude.

Adinari dagokionez, 35 eta 44 urte arteko 222 lagun daude langabezian, uztailean baino 2 gehiago. 55 urtetik goitiko 208 langabetu daude, uztailean baino 3 guttiago. 45 eta 54 urte arteko 174 langabetu daude, uztailean baino 5 guttiago. Gazteenen artean, 25 eta 34 urte arteko 167 langabetu zeuden (uztailean baino 2 gehiago) eta 16 eta 24 urte arteko 66 langabetu (2 gehiago)

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, eta abuztuan 2 gehiago daude, 616tik 618ra pasatuz. Industria arloan, aldiz, 138tik 136ra jautsi da langabetu kopurua (2 guttiago). Eraikuntzan, hiru langabetu gehiago daude (38 denera) eta nekazaritzan hiru lagun guttiago daude langabezian (27). Aitzinetik lanik egin ez dutenen artean, 18 lagun daude langabezian, uztailean baino 2 guttiago.

 

Urteko bilakaera

Urte berezia izaten ari da aurtengoa eta horrek, nola ez, eragina izan du langabeziko datuetan ere. 2019 urte hondarrean 727 langabetu zeuden eskualdean. Normalean bezala, urtarrilean goiti egin zuen langabetu kopuruak (760). Otsailean beheiti egin bazuen ere (740), pandemiaren eraginez edo, udaberrian nabarmen goiti egin zuen langabetu kopuruak (martxoan 787, apirilean 838 eta maiatzean 856). Ekain hondarrean 815era jautsi zen langabetu kopurua, baina uztailean berriz ere 839ra igan zen eta abuztuan 837ra jautsi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun