Irakaskuntzarako ezarri dituzten neurriei erantzun bateratua emateko bilera Elgorriagan

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 3a, 11:30

Irakaskuntzarako ezarri dituzten neurriekin kezkatuta daudenak Elgorriagako udaletxearen parean bilduko dira.

Covid-19ak eragindako egoera honetan, irakaskuntzan ezarritako neurriek «kezka» eragin dute hainbat irakasle, hezitzaile, eskolako langile, guraso eta seniderengan. Hori horrela, «nolabaiteko erantzun bateratua» eman dezaketen aztertzeko, bilera deitu dute gaurko. Irailaren 3an, 16:00etan Elgorriagako udaletxe aitzinean biltzeko asmoa adierazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun