Hiru zauritu kamioi baten eta auto baten arteko istripuan Lantzen, N-121-A errepidean

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 31a, 18:12

N-121-A errepidean, Lantz inguruan, istripua gertatu da gaur arratsaldean kamioi baten eta auto baten artean. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, autoan zihoazen hiru lagunak zauri arinak izan dituzte eta Nafarroako Ospitalgunera eraman dituzte anbulantzian. Kamioia kendu bitartean, trafikoari txandakako pasabidea ematen diote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun