Behobia-Donostia lasterketarik ez da izanen aurten

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 31a, 17:00
Izana emana zutenek heldu den urterako gorde, dirua itzuli edo izena emateko ordaindutakoa dohaintzan emateko aukera izanen dute.

Behobia-Donostia lasterketaren antolatzaileek aurtengo edizioa bertan behera uztea erabaki dute. Parte-hartzaile guztien segurtasuna bermatzea «funtsezkoa» dela uste dutelako eta hori euren «ahalmenetik kanpo» dagoelako hartu dute erabakia

Lasterketa egungo egoerara egokitzeko plan bat landu duten arren, egungo bilakaerak «aldagai gehiegi» dituenez eta «partaide, boluntario, osasun langule... baita festa bilakatzen duten ikusleen segurtasuna bermatzea funtsezkoa» denez, Behobia-Donostia lasterketarik ez dute eginen aurten.

Izena emana zutenek heldu den urterako edo 2022rako gorde, dirua itzuli (sei euro kenduta) edo izena emateko ordaindutakoa (osorik edo zati bat) dohaintzan emateko aukera izanen dute. Horretarako, galdetegi bat pasatuko dute eta irailaren 30a baino lehen hiru aukeretako bat hautatu beharko dute. Erantzunik ez badago, izen-ematea 2021eko lasterketarako gordeko dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun