Eguraldi iragarpena dela eta, Basaburuko azoka Jauntsarasko kiroldegian eginen dute

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 27a, 12:30
Eguraldi iragarpena dela eta Jauntsarasko kiroldegira lekualdatu dute azoka.

Basaburuko Udalak, Imozko Udalarekin eta Atezko Udalarekin zein Cederna Garalurrekin elkarlanean, Basaburuko azoka antolatu du abuztuaren 29rako, hondarreko larunbaterako. Hasieran Orokietan zehaztu zuten goiz osorako hitzordua, baina eguraldi iragarpena kontuan hartuz, Jauntsarasko kiroldegiko frontoian izanen da.

Abuztuko hondarreko larunbatean, hilaren 29an, Basaburuko azoka izanen dute Jauntsarasko kiroldegian. 10:00etatik 14:0etara bitarte bertako produktuen postuak ez ezik, artile prozesuaren erakusketa eta ardi moztearen erakustaldiak izanen dira. Bien bitartean, 12:00etan, artisau eta ekoizleen aurkezpenak izanen dira, bertso ibiltarien bidez. Ondotik, 13:00etan, zozketa izanen dute. Asteburu horretan Basaburuko jatetxe eta tabernetan zonaldeko produktuekin egindako menuak eta platerak eskainiko dituzte.

Antolatzaileek Covid-19ak eragindako egoera honetan, beharrezko osasun eta higiene-neurriak betetzea bermatuko dutela jakinaraztearekin batera, musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izanen dela oroitarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun