Irantzu Etxebeste beratarrak eta Iera Agirre leitzarrak Udako Torneoko finalean parte hartuko dute abuztuaren 27an

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 21a, 09:30

Irantzu Etxebeste Reyes Azkoitiaren taldean eta Iera Agirre Mikel Inuntziagarenean ariko dira.

Mikel Inuntziagaren taldeak eta Reyes Azkoitiarenak jokatuko dute abuztuaren 27an,  hurrengo ortzegunean, Bizkaia pilotalekuan izanen den Laboral Kutxa Udako Torneoaren final handia. 600 ikuslek lehia ikusgarriaz gozatzeko aukera izanen dute.

Hamabi pilotarik eta lau entrenatzailek abiatutako Plazandreak saioa azken txanpan da dagoeneko. Atzo, abuztuaren 21ean, Irunen jokatutako azken finalerdian erabaki zen egun handiko azken talde sailkatua eta, heldu den ortzegunean, hilaren 27an, Bizkaia pilotalekuan jokatutako partidetan zehaztuko dute zein den talde irabazlea.

Aurkezpena astelehenean

Final handiaren aurkezpena abuztuaren 24an, astelehenean, 11:30etik aitzinera eginen dute, finaleko pilotari eta entrenatzaileekin batera. Bertan izanen dira Reyes Azkoitiaren taldea osatzen duten Olatz Arrizabalaga, Nora Mendizabale eta Irantzu Etxebeste beratarra. Eta Mikel Inuntziagaren taldeko Amaia Aldai, Arrate Bergara eta Iera Agirre leitzarra izanen dituzte arerio.

Azkoitiaren taldekoek, Erlantz Gartziaren taldeko Andrea Aldaregia, Olatz Ruiz de Larramendi eta Naroa Agirreren aurka jokatutako finalerdietan lortu zuten sailkatzea. Inuntziagaren taldekoek, berriz, Naroa Elizalderen taldeari bi partida irabazita lortu zuten txartela. Hala, Leire Garai, Ainhoa Ruiz de Infante eta Maite Ruiz de Larramendik ez dute aitzinera egiterik izan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun