Guztira, irabazi asmorik gabeko 22 erakundek eta 14 argitaletxek hartuko dituzte aurten Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak eman dituen ediziorako laguntzak.
Irabazi asmorik gabeko entitateei dagokienez, dirulaguntzen kopuru osoa 35.000 eurokoa da, laguntza deialdian onartuak izan diren 22 onuradunen artean banatua. Onuradunen artean daude gure lurraldeko bi elkarte:
- Arkupeak Erretiratuen Elkartea: 1.591,13 €, Arkupeak. 35 urteko historia izeneko liburuxka argitaratzeko.
- Lesakako Musika Banda: 1.872, 98 €, Pepito Yanci soinuaren oinarri izeneko liburuxka argitaratzeko.
Zerga pizgarriak aplikatzearen ondorioetarako, laguntza hauek lortu dituzten irabazi asmorik gabeko entitateen eta argitaletxeen kultur proiektuak interes sozialekoak kontsideratuko ditu Nafarroako Ogasunak. Horiek horrela, onuradunek Nafarroako Kultur Mezenasgoko MEKNA anagramaren komunikazio, aurkezpen, argitalpen eta dokumentuak erabili ahalko dituzte.