Jon Rekondok bosgarren egin du Urrezko Kopan

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 17a, 08:30

Bortz aizkolari aritu ziren atzo arratsaldean Donostiako Trinitate Plazan jokatutako Urrezko Kopan. Lanak bukatzen lehenbizikoa Iker Vicente izan zen. Bere ondotik sailkatu ziren Mikel Larrañaga, Julen Alberdi Txikia IV.a, Eneko Otaño eta Jon Rekondo.  Argazkiak: Ibon Errazu Uria.

54 ontzako 14 enbor ebaki behar izan zituzten aizkolariek eta Otsagabiko aizkolariak iaz lortutako garaipena berretsi zuen. Ia bi minutuko aldea atera zion bigarren sailkatu zen Mikel Larrañaga azpeitiarrari. Eta are alde nabarmenagoa atera zien Julen Alberdi Txikia IV.ari, Eneko Otañori eta Jon Rekondo leitzarrari. 

Sailkapena

  1. Iker Vicente: 30.57
  2. Mikel Larrañaga: 32.41
  3. Julen Alberdi Txikia IV.a: 33.27
  4. Eneko Otaño: 34.43
  5. Jon Rekondo: 38.48

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun