Nafarroako Gobernuak 4,7 milioi euro ordainduko dizkie 2.242 langile autonomori, COVID-19ren ondorioak arintzeko

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 13a, 18:00
Ekainaren 23tik honat 8.615 langile autonomok jaso dituzte laguntzak.

Ekainaren 23tik eta orain arte, 8.615 lagunek jaso dute, guztira 18,5 milioi euro

Nafarroako Gobernuak 4.781.200 euro ordainduko zizkien atzo 2.242 langile autonomori, COVID-19ren ondorioak arintzeko. Ordainketa horrekin, 8.615 pertsonak jaso dituzte 18.519.900 euro, ekainaren 23an laguntza horiek ordaintzen hasi zirenetik.

Neurria Plan Reactivar Navarra /Nafarroa Suspertu 2020-2023 planaren ezartzen da eta Estatuak emandakoa osatzeko balio du. Horregatik, bi laguntza mota ezarri ziren. 2.200 euroko bat, Espainiako Gobernuak ezarritako aparteko prestazioa aitortuta duten langile autonomoentzat dena eta 700 euroko beste laguntza bat (familia-unitateko kide guztien errendimendu garbien arabera 800 eurora irits daitekeena), Estatuko prestaziorik izan ez baina fakturazioan gutxienez % 30ko murrizketa izan dutenei zuzendua.

12.440 eskaera

Ekainaren 2tik uztailaren 31ra, Ekonomia Garapen eta Enpresa Departamentuak 12.440 laguntza-eskaera jaso zituen; guztira, 25.835.900 euro. Horietatik, 11.390 lagunek 2.200 euroko laguntza eskatu zuten. 621ek 700 euroak eskatu zituzten eta 429k 800 euroak.

Autonomo eskatzaile motaren arabera, jasotako 12.440 eskarietatik 9.312 pertsona fisikoei dagozkie. Horietatik, 5.428 gizonezko langile autonomoek egin dituzte eta 3.884 emakumezko langile autonomoek. Bestalde, beste 2.684 eskaera autonomo sozietarioenak dira eta 444 autonomo kooperatibistenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun