Plazandreak-Laboral Kutxa Udako Torneoan erabakita daude finalerdiak

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 7a, 11:00

Reyes Azkoitiaren taldea /Erlantz Garciaren taldea eta Mikel Inuntziagaren taldea /Naroa Elizalderen taldea izango dira datozen bi ortzegunetan jokatuko diren Plazandreak-Laborak Kutxa Udako torneoaren finalerdiak, atzo Irunen ligaxkako azken jardunaldia osatu ondotik.

Ainhoa Ruiz de Infante, Maite Ruiz de Larramendi eta Leire Garaik osatzen duten Naroa Elizalde zubietarraren taldeari ez zaio nahikoa izan atzoko garaipena (2-1) sailkapenean goiti egiteko eta hirugarren tokian akitu dute, baina argi geratu da gauzak berdinduta daudela, lehen hiru taldeak bi puntura berdinduta akitu dute eta. Hori bai, lehen ligaxka honetan partida gehiago irabazteagatik, Reyes Azkoitiaren taldeak lehen postuari eutsi ahal izan dio.Lehen buruz burukoan Olatz Arrizabalagak Maite Ruiz de Larramendiri uste baino askoz errazago irabazi dio (2-12) eta garaipen horrekin lehen postua ziurtatu dute azkoitiarraren neskek.Baina Eulateko pilotaria lehiakorra da eta azkar atera ahal izan du arantza Maite Ruiz de Larramendik, Ainhoa Ruiz de Infante lagun, 12-6 irabazi baitiete Irantzu Etxebeste eta Nora Mendizabali.

Emaitza honekin dena erabakita geratu da eta Leire Garaik Irantzu Etxebesteri  12-3 irabazi dion arren, ligaxkan zehar izandako tanto aldeak bigarren postua eman die Mikel Inuntziagaren neskei.

Ruiz de Larramendi, 2- Olatz Arrizabalaga, 12

Ainhoa Ruiz de Infante-Maite Ruiz de Larramendi, 12- Irantzu Etxebeste-Nora Mendizabal, 6

Leire Garai, 12- Irantzu Etxebeste, 3

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun