Trikidantz taldeak disko berria grabatzeko eta kaleratzeko laguntza behar du

Xorroxin irratia 2020ko abu. 6a, 12:16

Joan den asteburuan Lizarrako kanpinean eta datorren abuztuaren 29an Arantzako Aterpean, kontzertuak eman edo emanen ditu Trikidantz taldeak. Koronabirusa dela eta, bestak alde batera utzi direnez, bestetako programazioen barne izaten diren musika emanaldiak ere ez dira izanen.

Bertzalde, disko berria grabatzeko lanean ari da Trikidantz eta  proiektu horren alde, diru ekarpena, itsulapiko.eus crowdfunding plataforma digitalaren bidez egin daiteke.

Leire Onsalo eta Mikel Fagoaga taldekideak irrati estudioan izan ditugu.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun