Nafarroak 'festarik ez’ egunetan gauerdian itxiko du gaueko aisialdia, Covid-19ko agerraldien aurreko prebentzio gisa

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 6a, 11:13
Jatetxe, ostatu eta elkarte gastronomikoak gauerdirako itxi beharko dira, gaurtik aitzinera.

Nafarroak indartu eginen du COVID-19ren aurkako prebentzioa, eta bi ordu aurreratuko  ditu ostalaritza-guneen, elkarte gastronomikoen eta gaueko aisialdiaren itxiera, herri guztietan "jairik ez" egunetan, gaurtik aitzinera; horrenbertzez, lokal horiek ateak itxi beharko dituzte gaueko 12: 00etarako. Karrikako zurruta ere debekatu du.

Nafarroak Covid-19aren 59 agerraldi aktibo ditu gaur egun, gehienak (%72), 10 kasu baino gutxiagokoak eta gizarte- eta familia-eremuan kokatuak, nahiz eta lan-adar batzuk izan. Pilatutako eragin handiena duen estatu espainiareko hirugarren erkidegoa da, baina baita –testuinguru honetan– PCR gehien egiten duenetako bat ere, eta kasu gehien ditu agerraldiekiko loturen edo kontaktuen jarraipenaren bidez kontrolatuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun