Juaneneak eta Zubirik sailkapena itxi nahi dute eta buruz buruko txapelketaren aurkezpenean egon

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 5a, 17:00
Juanenea eta Zubiri, Galarretako 50. urteurreneko txapelketaren finaleko aurkezpenean. Orain, banaka ariko dira, txapelketarako txartel baten bila.

Ostegunean Galarretan elkarren kontra jokatuko duten partidan, 28 tanto egitearekin aski du saldiastarrak eta goizuetarrak irabazi ez ezik, 12 tanto edo guttiagoan utzi beharko luke Juanenea

Kutxabank Torneoaren lehenengo fase bihar itxiko da Galarretan, Aritz Juanenea saldiastarraren eta Zubiri goizuetarraren arteko eta Larrañaga eta Segurolaren arteko partiduekin. Larrañaga eta Juaneneak gertu dute sailkapena eta Zubirik eta Segurolak askoz ere zailagoa dute asteartean ate irekiekin jokatu ziren bi partiduak galdu ondotik.

Zubirik 30-18 galdu zuen Aizpuru III.aren aurka eta Segurolak 30-26 Zalduaren aurka. Honela, Zaldua kanpoan dago jadanik eta talde horretan Larrañagak 18 tanto egitearekin nahiko du sailkatzeko. Segurolak irabazi eta 17an edo gutxiagoan utzi behar du aurkaria sailkatu nahi badu. 

Beste taldean oraindik hiru erremontistek dute aukera. Zubirik du zailena, derrigortua baitago irabaztera ez ezik, Juanenea 12an edo gutxiagoan uztera. Juanenea berriz derrigortuta dago 28 tanto egitera sailkatu nahi badu. Juaneneak ez baditu 28 tanto egiten Aizpuru III.a sailkatu litzateke.

Denen helburua ostiraleko Kutxabank Torneoaren aurkezpen ekitaldian egotea da. Bertan gehituko zaizkie Ansa II.a, Endika, Urriza eta Barrenetxea IV.a.

Biharko jaialdian hiru partida

Biharko gaialdian hiru partidu jokatuko dira. Juanenea-Zubirik lehenengoan jokatuko dute eta Larrañaga-Segurolak hirugarrengoan. Bigarren partida eta estelarra binaka izango da. Berta, Etxarri eta Barrenetxea IV.a hernaniarrak, Urriza eta Aizpuru III.a izango dituzte aurkari. Partidu gogorra eta borrokatua espero da. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun