Gazteriaren Institutuak laguntzak eskainiko ditu aisialdiko begirale- eta zuzendaritza-ikastaroak eginen dituzten gazteentzat

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 5a, 19:00
Begirale ea aisialdiko zuzendari ikastaroen matrikulak diruz lagunduko dituzte.

Nafarroako Gobernuak onetsitako eta 2020ko urria baino lehen bukatzen den prestakuntza diruz laguntzen du deialdiak

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren (NGI) bidez, 25.000 euroko inbertsioa egin du 30 urtetik beherakoek urrira arte aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroak egiteko. Diru-laguntza horien bidez, gazteen parte hartzearen balio soziala, elkarte-sarea mantentzea eta garatzea zein gazteen boluntariotza bultzatzen duten prestakuntza-ikastaroak sustatzea bilatzen da.

Laguntzen xedea da aisialdiko begirale ikastaroan matrikulatzeko gastuen %50 ordaintzea (175 euroko mugarekin), eta aisialdiko zuzendari ikastaroaren matrikularen %90 (360 euroko mugarekin).

Nafarroan bizi diren 31 urtetik beherako pertsonek jaso ditzakete laguntzak, baldin eta ikastaroa lehen aldiz egiten badute, matrikularen zenbatekoa ordaindu badute eta Foru Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin dituzten betebeharrak egunean badituzte.

Eskaerak Nafarroako Gobernuko erregistro bulegoetan aurkez daitezke. Horretarako, osasun araudia betetzeko hitzordua eskatu beharko da, edo, bestela, Erregistro Orokor Elektronikoaren aplikazioaren bidez, abuztuaren 4tik urriaren 31ra. Prozedurari buruzko informazio guztia Nafarroako Gobernuak Interneten dituen tramiteen fitxan kontsulta daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun