55.000 euro, goi-mendiko ardi- eta ahuntz-azienden ustiategietan eta zailtasun bereziko eremuetan esnea biltzeko arazoak konpentsatzeko

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 5a, 20:00

Gehieneko laguntza 450 eurokoa izanen da ustiategi bakoitzeko.

Gehienezko laguntza 450 eurokoa izanen da ustiategi bakoitzeko

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak laguntza-deialdi bat onartu du, goi-mendiko ardi- eta ahuntz-azienden ustiategietan eta zailtasun bereziko eremuetan esnea biltzeko dauden arazoak konpentsatzeko. Laguntzaren gehieneko zenbatekoa 450 eurokoa izanen da ustiategi bakoitzeko Eskaerak abuztuaren 28ra arte aurkeztu ahal izanen dira.

Laguntza hauek jaso ahal izanen dituzte urte honetan gutxienez bi hilabetez ekoizleei esnea bildu dietenek.

Honako udalerri hauek jotzen dira goi-mendikotzat: Abaurregaina, Abaurrepea, Ameskoa, Araitz, Aranaratxe, Arantza, Arano, Areso, Artze, Aria, Aribe, Baztan, Bertizarana, Betelu, Auritz, Burgi, Castillonuevo, Donamaria, Etxalar, Elgorriaga, Eratsun, Erro, Ezkaroze, Espartza Zaraitzu, Eulate eta Ezkurra. Gainera, kategoria berean sartzen dira udalerri hauek: Galoze, Garaioa, Garde, Garralda, Goizueta, Goñi, Gorza, Isaba, Ituren, Izaldu, Jaurrieta, Beintza-Labaien, Lana, Larraona, Leitza, Lesaka, Nabaskoitze, Otsababia, Oiz, Orbaitzeta, Orbara, Oronz, Oroz-Betelu, Petilla de Aragón, Romanzado, Erronkari, Orreaga, Saldias, Doneztebe, Sartze, Sunbilla, Urdazubi, Urraul, Urroz, Urzainqui, Uztarroz, Luzaide, Bera, Bidangoz, Hiriberri, Igantzi, Zubieta eta Zugarramurdi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun